Skip to content
PodSubs
ShowsPeopleGuestsJobsNewsEvents
More
BlogPodCred
Menu
ShowsPeopleGuestsJobsNewsEventsBlogPodCredNetworksSign in
Join nowSign in
  • Shows
  • People
  • Jobs
  • News
  • More
    • Guests
    • Events
    • Blog
    • PodCred
    • Networks
    Join nowSign in

Jokoan

Jokoan artwork

Athleticeko jokalariari bizimodua goitik behera aldatu jako urtebeteren buruan

Sep 30, 2026Audio
ShareXLinkedInFacebookWhatsAppEmail

Beñat Gerenabarrenari bizimodua goitik behera aldatu jako urtebeteren buruan. Igazko udan itxita joan zan bigarren mailako Castello taldera. Bertan denporaldi bikaina egin ostean, Athleticera itzuli da eta leku bat lortu dau Edin Terzicen hamaikakoan. Jokalari lekeitiarra ezin pozago dago eta konfiantza handia dauka taldean. Gerenabarrena seguru dago emaitza onak etorriko dirala, denporaldi hasierean nahi bezain ona izan ez dala aitortu arren. Lekeitiar bete betekoa da, itsasoa eta mendia buztartzen dauzen familiako semea. Lekeitioko hondartzetan hasi zan jokatzen eta handik Ondarroako Aurrerara joan zan, Lezamarako bidea hartu aurretik. Harreman ona dauka taldekideekaz, baina bereziki goraipatu egiten dau Iñigo Ruiz de Galarreta. Taldekide eredugarria dala dino eta eskertu egiten dau eibartarrak emon deutson laguntzea. Euskerea da bere ama hizkuntzea eta gogoan ditu Lezamara iritsi zaneko uneak. “Urduritu egiten nintzan batzarretan ez nebalako gaztelerea ondo ulertzen”. Oso gustora egon gara beragaz berbetan Lezaman.

Audio and video play straight from the show's own hosting. PodSubs stores and serves no media.

Hosts and Guests

Nobody is credited on this episode yet.

Credit the people on this episode

Be the first to rate this episode

More episodes

All episodes
  1. Araudiak ez dau atzerapenik aurreikusten eta Etxeberriak jokatzen ez badau, Altunak beteko leuke haren lekua

    Nov 19, 2026Audio

    Lau t'erdiko pelota txapelketako finala jokatuko da datorren domekan Bilboko Bizkaia pelotalekuan. Peio Etxeberria eta Javier Zabalak jokatu behar dabe final hori, baina gaur gaurkoz ez dago argi pelotari nafarrak...

    Credit the people on this episode

  2. Errekuperazinoari buruzko 60 gida eta 43 mito

    Nov 6, 20261 secAudio

    Ander Lorenzo Calvo EHUko Farmazia ikaslea eta areto futbolaria da. Futbolean eta atletismoan be ibili da. Lesino batek gelditu eban. Errekuperazinoaren inguruan gehiago jakin gurean, nudocero.es sortu dau. Kirolari eta...

    Credit the people on this episode

  3. MIkel Bizkarra: "Inoiz ez neban imaginatuko 15 denboraldi egingo nebazanik txirrindularitza profesionalean"

    Oct 23, 20262 secAudio

    Mikel Bizkarra izan dogu Jokoan irratsaioan. Mañarian jaiotako txirrindulari bizkaitarrak amaiera emon deutso bere ibilbide profesionalari, tropelean 15 denboraldi emon ostean. Bere azken lasterketa Veneto Classic izan...

    Credit the people on this episode

  4. Nagore Martinek lortu dau garaipena Euskal selekzinoaren debutean

    Oct 16, 20261 secAudio

    Euskal pelota selekzinoak atzo debutau eban Munduko Txapelketa baten. Nagore Martinek ondo hautsi eban izotza, berak esan eban moduan. Debuta eta euskal selekzinoarentzako lehenengo garaipena lortu eban Espainiaren...

    Credit the people on this episode

  5. Ibone Bengoetxea, Eusko jaurlaritzako lehendakariordeak Euskadiko Pilota Selekzioa hartu dau Buenos Airesen

    Oct 14, 20261 secAudio

    Euskadiko pelota selekzioko berrogeta bat pelotari Argentinan dagoz munduko txapelketan parte hartzeko. Hamahiru modalidadetan lehiatuko dira: parapelotan, ezker orman eta trinketean. Eta pelotari horreekaz bederatzi...

    Credit the people on this episode