Skip to content
PodSubs
ShowsPeopleGuestsJobsNewsEvents
More
BlogPodCred
Menu
ShowsPeopleGuestsJobsNewsEventsBlogPodCredNetworksSign in
Join nowSign in
  • Shows
  • People
  • Jobs
  • News
  • More
    • Guests
    • Events
    • Blog
    • PodCred
    • Networks
    Join nowSign in

Jokoan

Jokoan artwork

Ibone Bengoetxea, Eusko jaurlaritzako lehendakariordeak Euskadiko Pilota Selekzioa hartu dau Buenos Airesen

Oct 14, 20261 secAudio
ShareXLinkedInFacebookWhatsAppEmail

Euskadiko pelota selekzioko berrogeta bat pelotari Argentinan dagoz munduko txapelketan parte hartzeko. Hamahiru modalidadetan lehiatuko dira: parapelotan, ezker orman eta trinketean. Eta pelotari horreekaz bederatzi hautatzaile eta laguntzaile dagoz. Ibone Bengoetxea, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu euskal selekzionoko ordezkariak batu da Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxean. Berrogeta lau metroko frontoian zesta puntako lehiak jokatuko dira gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Hogeta hamasei metroko frontoi laburrean zesta punta gizonetan eta emakumezkoen eskuzko lehia, paleta narruzko peloteagaz, pala laburra eta parapelotea. Azkenik, hogeta hamar metroko frontoian gomazko paletako partiduak gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Azkenik frontball, trinketea, share eta parapelotea. Berrogeta lau metroko frontoian zestan emakumezkoetan Ander Bilbao da hautatzailea eta pelotariak Elaia Gojenola eta Maia Goikoetxea berriatuarrak eta Maite Ortiz de Mendibil eta Eneritz Lizardi. Berrogeta hamalau metroko frontoian Einaut Urreisti, Jon Ibarluzea, Unai Lekerikabeaskoa eta Xabi Barandika izango dira gure ordezkariak. Aritz Erkiaga eta Ortzi aldazabalek jokatuko dabe hogetamasei metroko frontoian. Emakumezkoetan, hogeta hamasei metroko frontoian, Elena Barrenetxea durangarra eta Maialen Aldazabal berriatuarra lehiatuko dira. Eskuz gizonezkoetan sei pelotarik jokatuko dabe Iraitz Olaetxea hautatzailearen aginduetara: Beñat Asketa, Beñat Garmendia, Eki Irribarria, Eñaut Lizeaga, Gaizka Karregal eta Oier Elorz. Paletan Salba Lizardi eta Iñaki Peluaga dira hautatzaileak eta laguntzailea Patxi Zizkar eta hautatutako lau pelotariak, Ander Landeta, Ibai Perez, Iñaki Urrutia eta Markel Sierra. Pala laburrean, Jagoba Madariaga, Esteban Gaubeka, Iker Gordon eta Imanol Ibañez. Eta parapelotan, Mikel Merino hautatzaile dala, Beñat Lizaso, Sergio Rodríguez, German Luis Elkoro eta Edorta de Anta. Hogeta hamar metroko frontoian gomazko paletan, Julen Loidi eta Unai Sagarzazu ariko dira, eta emakumezkoetan Amaia Irazustabarrena eta Nagore Martin. Mikel Rafael da hautatzailea front ballenean eta pelotariak, emakumezkoetan Miren Larrarte eta Olatz Arrizabalaga eta gizonezketan Julen Alberdi eta Mikel Aurrekoetxea. Azkenik, trinketean, sarean, Mikel Uzkudun da hautatzailea eta Oier Iturbe, Xuban Lopetegi eta Markel Mujika parte hartzaileak. Eta parapelotan, Beñat Lizaso, Sergio Rodríguez, Germán Luis El Koro eta Edorta Deanta. Eguaztenean hasiko da munduko txapelketa eta lehenengo partiduan, bertako ordubietan (hemengo arratsaldeko zazpiretan) hogeta hamar metroko frontoian paleta goma emakumezkoetan Euskadi eta Espainia izango dira aurrez aurre. Eta paleta goma gizonezkoetan Mexiko eta Euskadiren arteko partidua jokatuko da arratsaldeko lauretan. Oier Zearra, Euskal federazinoko ordezkariagaz egin dogu berba Jokoan tartean

Audio and video play straight from the show's own hosting. PodSubs stores and serves no media.

Hosts and Guests

Nobody is credited on this episode yet.

Credit the people on this episode

Be the first to rate this episode

More episodes

All episodes
  1. Araudiak ez dau atzerapenik aurreikusten eta Etxeberriak jokatzen ez badau, Altunak beteko leuke haren lekua

    Nov 19, 2026Audio

    Lau t'erdiko pelota txapelketako finala jokatuko da datorren domekan Bilboko Bizkaia pelotalekuan. Peio Etxeberria eta Javier Zabalak jokatu behar dabe final hori, baina gaur gaurkoz ez dago argi pelotari nafarrak...

    Credit the people on this episode

  2. Errekuperazinoari buruzko 60 gida eta 43 mito

    Nov 6, 20261 secAudio

    Ander Lorenzo Calvo EHUko Farmazia ikaslea eta areto futbolaria da. Futbolean eta atletismoan be ibili da. Lesino batek gelditu eban. Errekuperazinoaren inguruan gehiago jakin gurean, nudocero.es sortu dau. Kirolari eta...

    Credit the people on this episode

  3. MIkel Bizkarra: "Inoiz ez neban imaginatuko 15 denboraldi egingo nebazanik txirrindularitza profesionalean"

    Oct 23, 20262 secAudio

    Mikel Bizkarra izan dogu Jokoan irratsaioan. Mañarian jaiotako txirrindulari bizkaitarrak amaiera emon deutso bere ibilbide profesionalari, tropelean 15 denboraldi emon ostean. Bere azken lasterketa Veneto Classic izan...

    Credit the people on this episode

  4. Nagore Martinek lortu dau garaipena Euskal selekzinoaren debutean

    Oct 16, 20261 secAudio

    Euskal pelota selekzinoak atzo debutau eban Munduko Txapelketa baten. Nagore Martinek ondo hautsi eban izotza, berak esan eban moduan. Debuta eta euskal selekzinoarentzako lehenengo garaipena lortu eban Espainiaren...

    Credit the people on this episode

  5. Bizkaiko Hipika Federazinoaren erronkak jakin doguz Ibon Alberdigaz

    Oct 9, 20261 secAudio

    Gaur, Jokoan irratsaioan hipikearen gaur egungo egoeraren eta datozen erronken iguruan berba egin dogu Ibon Alberdi Sanchezegaz. Hipika Federazinoaren hurrengo lehiaketak, Bizkaiko klubek antolatzen dabezan jarduerak...

    Credit the people on this episode