Skip to content
PodSubs
ShowsPeopleGuestsJobsNewsEvents
More
BlogPodCred
Menu
ShowsPeopleGuestsJobsNewsEventsBlogPodCredNetworksSign in
Join nowSign in
  • Shows
  • People
  • Jobs
  • News
  • More
    • Guests
    • Events
    • Blog
    • PodCred
    • Networks
    Join nowSign in

Lau Haizetara

Lau Haizetara artwork

Caritas Bizkaiak ohartarazo dau etxebizitza duina lortzea gero eta gatxagoa dala

Nov 11, 20262 secAudio
ShareXLinkedInFacebookWhatsAppEmail

Caritas Bizkaiak 70 urte bete dauz, eta joan dan astean urteurren hori ospatzeko ekitaldi berezia egin eban Bilboko Euskalduna jauregian. Mila pertsona inguru batu ziran bertan, erakundearen ibilbidea gogoratu eta etorkizuneko erronkei begiratzeko. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak nabarmendu dauanez, urteurrena Bizkaiko gizarteari erakundearen lana ezagutarazoteko eta aurrera begirako bidean bat egiteko konbidapena izan zan. Unzuetak Lau Haizetara saioan esan dauanez, ospakizunean boluntarioak, langileak, administrazinoetako eta enpresetako ordezkariak, eta batez be, Caritasen erabiltzaileak izan ziran protagonista. Azken horretako askok lehenengoz izan eben Euskalduna jauregian egoteko aukerea. Unzuetaren esanetan, garrantzitsua izan da pobrezia eta desbardintasun sozialak jasaten dabezan pertsonak be ospakizunaren erdigunean jartzea. Zazpi hamarkada honeetan Bizkaiko pobreziaren eta gizarte-bazterketearen errealidadea asko aldatu dala azaldu dau Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak. Erakundera heltzen diran pertsonen profila be aldatu egin da azken urteotan. Gaur egun, gizartean abidura bi dagozala ohartarazo dau: batetik, aukera ugari eta ongizate-maila ona daukienak; eta bestetik, oinarrizko eskubideak bermatuta ez daukienak. Ganera, pobrezia belaunaldiz belaunaldi transmititzen dan errealidadea dala azpimarratu dau. Pobrezia egoeran bizi diran familietako umeek etorkizunean egoera bera bizitzeko arriskua daukie. Horregaitik, Caritas Bizkaiarentzat ezinbestekoa da eguneroko laguntzaz gain, desbardintasun horreen arrazoiak aztertzea eta erakunde publikoei neurriak eskatzeko lana egitea. Zemendiaren 11ko grebaren testuinguruan, etxebizitza duina izateko eskubidea izan da alkarrizketako beste gai nagusietako bat. Elena Unzuetak azaldu dau etxebizitzearen arazoa ez dala pobretasun egoeran dagozan pertsonena bakarrik, gizarte osoari eragiten deutsan arazoa baino. Gero eta jente gehiagok dauka zailtasuna etxebizitza egoki, irisgarri eta segurua eskuratzeko. Pertsona batzuk baldintza duinak beteten ez dabezan etxe edo logeletan bizi dira; beste batzuk, barriz, etxebizitza partekatu behar dabe, eta badira etxebizitza bat lortzeko aukerarik be ez daukienak. Horrez gain, lana izateak ez dauala beti pobretasunetik urtetako aukerarik bermatzen ohartarazo dau Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak. Caritas Bizkaiak eta Bizkaiko Eleizak etxebizitza-baliabideak eskaintzen dabez egoera zaurgarrian dagozan pertsonentzat. Behin-behineko baliabideak dira, pertsonak denpora mugatu baten egoteko, eta ondoren, etxebizitzaren merkadu normalizatura igarotzeko. Azken urteetan, baina, gero eta zailtasun handiagoak daukiez prozesu horretan dagozan pertsonek merkadu horretan etxebizitza egoki bat lortzeko. Unzuetak salatu dau etxebizitza-politikak diseinatzerakoan, ez dirala behar beste kontuan hartzen pobrezia edo zaurgarritasun egoeran dagozan pertsonen beharrizanak. Administrazinoei eskatu deutse neurriak hartzeko eta pertsona horreek etxebizitza-politiken erdigunean jartzeko.

Audio and video play straight from the show's own hosting. PodSubs stores and serves no media.

Hosts and Guests

Nobody is credited on this episode yet.

Credit the people on this episode

Be the first to rate this episode

More episodes

All episodes
  1. Usurbilen (21ean) eta Bilbon (28an) egingo dira jardunaldiok

    Nov 17, 202619 secAudio

    Urtarrilean haurren oinarrizko eskubideen inguruko lanketa abiatu eban Bizipoza alkarteak, haur guztien eskubideak bermatzeko dagozan hutsuneak identifikau eta horrei erantzuteko proposamenak lantzeko. Prozesu horren...

    Credit the people on this episode

  2. ESKOLA prestakuntza- eta dibulgazino-campusa da

    Nov 13, 20265 secAudio

    Bizkaiko Txakolina JDBk ESKOLA Campusa aurkeztu dau, Bizkaiko txakolina eta bere atzean dagoan ardogintza-kultura sakonago ezagutzeko prestakuntza-programa barria. Ekimenak saio teorikoak, dastaketak eta upategietarako...

    Credit the people on this episode

  3. Herriko trantsizino energetikoa bultzatzea da helburua

    Nov 12, 202611 secAudio

    Otxandioko Oreka energia-komunidadea martxan dago, herriko trantsizino energetikoa bultzatzeko helburuagaz. Urtebeteko lanaren ostean, eta herriko eskolearen eta frontoiaren teilatuetan jarritako instalazino...

    Credit the people on this episode

  4. Gizarte-kohesinoa, alkarbizitza eta euskalduntzea arriskuan jartzen direla ziurtatu dabe

    Nov 10, 202618 secAudio

    Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak, ekitaldia egin eban astegoienean Andoainen. Herri horretan dagoan desoreka salatu dabe. Eskola publikoa eta kontzertatuaren arteko desorekaz ari gara. Plataforma honetatik...

    Credit the people on this episode

  5. Bermeo, Ondarroa eta Gernika-Lumon egingo dira geldialdiak

    Nov 9, 20264 secAudio

    Bizkaia Bike izeneko ekimen solidarioa egingo da astegoienean Bermeon, Ondarroan eta Gernika-Lumon. Matxitxako Txirrindulari Kirol Taldea eta Minbiziaren Aurkako Elkartea dira lasterketa solidario honen antolatzaileak....

    Credit the people on this episode