
Bideojokoa dagoeneko eskuragarri dago iOSerako eta Androiderako
Herri Kirolak: Deporte Vasco mugikorrerako bideojokoa garatu dabe Getxon. Proiektuak 15 herri kiroletan jokatzeko aukerea eskaintzen dau, Ainhoa Blanco sortzaileetariko batek azaldu deuskunez Bizkaia Irratiko sintonian: "Hainbat herri kirol agertzen dira: aizkolaritza, harri-jasotea, txinga erotea, etab. Emakumeak eta gizonak agertzen dira kirol guztietan. Esaterako, sokatira mistoa da". Bideojokoa sortzearen erabagiaren atzean zer dagoan be azaldu deusku Blancok: "Futboleko edo saskibaloiko jokoak ikusi genduzan, esaterako. Orduan, egoan gabeziaz ohartarazo ginan". Hilabete batzuk behar izan dabez bideojokoa sortzeko: "Federazinoek argitaratutako saio guztiak aztertzen ibili gara, itxura oso errealista emotearren bideojokoari. Horretarako hilabeteak behar dira". Bideojokoa dagoeneko eskuragarri dago iOSerako eta Androiderako.
Audio and video play straight from the show's own hosting. PodSubs stores and serves no media.
